Etxerat elkarteak gomendatu du herri gorrietan ez egitea hileko azken ostiraletan preso eta iheslarien eskubideen alde egin ohi diren elkarretaratzeak, eta gomendio horrekin bat eginez, gaur arratsalderako deitua zuen elkarretaratzerik ez egitea erabaki du Azkoitiko Sarek. "Arduragatik eta pertsonen zaintzari lehentasun handiena ematearren" hartu du erabaki hori.
Egoera hobera egin ahala, hileko azken ostiraletako mobilizazioei berriz heltzeko asmoa azaldu du Azkoitiko Sareak. "Oso presente dugu guretzat egoera hau zaila bada, epetxean daudenentzat eta euren familientzat oraindik eta zailagoa dela; baina momentu honetan zentzuz jokatzea tokatzen zaigu eta geure artean zaintzeko garaia dela uste dugu".