Zer esan nahi du 'enttonaue' Azkoitiko hitzak?

Maxixatzen.eus

(Irudia: Pixabay)

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'txinbanban eon' esamoldearen esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'enttonaue' hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den horren esanahia?

Enttonaue hitzak dotorea esan nahi du. Honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Haure gizon enttonaue izen tzan beti".
  • Euskara batuan: "Hura gizon dotorea izan zen beti".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide