Azkoitiko Plaza Ondo jubilatuen elkarteak bingo saioei eusteko erabakia hartu du. Herenegun elkarteko batzordeak saioak bertan behera uzteko erabakia hartu bazuen ere, azken orduetan Azkoitiko Udaleko gizarte saileko arduradunekin hitz egin dute, segurtasun neurriak betetzea posible den egiaztatzeko. Hori horrela, saioekin aurrera jarraitzeko erabakia hartu du Plaza Ondok. Bihar, osteguna, 17:30ean egingo dute bingo jokoa, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan..
Hala eta guztiz ere, Plaza Ondoko batzordekideek gogorarazi dute, saioan azkoitiarrek bakarrik parte hartu ahal izango dutela, eta horretarako maskara janztea nahitaezkoa izango dela.