Azkoitiko Alberdi Mekanizatuak eta Azpeitiko Mecanizados Gurrutxaga enpresek bat egin eta Alberdi Mekanizatu Lanak enpresa eratu berri dute. Lantegiko ordezkariek azaldu dutenez, pandemia sasoiko "garai zailei" aurre egiteko eta aurrera begira pausoak emateko gauzatu dute bategitea.
Enpresa horretan 40 beharginek egiten dute lan egun, eta sozietate berriak Azpeitiko Arretxe kalean eta Azkoitiko Ugarte industrialdean izango ditu lantegiak –lehen enpresa bakoitzak zuen lekuan–. Hiru lan lerro ditu enpresak gaur egun: piezen mekanizazioa, muntaia zerbitzuak eta entrega nahiz biltegi kontrol zerbitzua.