Plaza Ondo jubilatuen elkarteak bertan behera utzi ditu bingo saioak

Andoni Elduaien

Elkargunean egin dituzte saioak urrian.

Urrian hasi zituzten saioak, baina orain berriz ere bertan behera uztea erabaki dute.

Plaza Ondo jubilatuen elkarteak bertan behera utzi ditu bingo saioak. Egungo osasun egoera ikusita, saioak ez egiteko erabakia hartu du jubilatuen elkarteak. Urriaren 1ean hasi zuten Plaza Ondoko kideek horren ohikoa den bingoa. Elkargunean egin izan dituzte saioak 15 egunetik behin, ostegunero, 17:30etik aurrera. Maskara jantzita eta bestelako neurri guztiak hartuta egin dituzte orain arteko saioak. Jakinarazpen berrira arte, bingo saioak eten egingo ditu jubilatuen elkarteak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide