Zein da azkoitiarrek neurri murriztaileen inguruan duten iritzia?

Maxixatzen.eus

Semaforo gorria piztuta duten eskualdeko hiru herriak bisitatu ditu Urolako Komunikazio Taldeak, herritarrei neurrien inguruan galdetzeko. Azkoitiko, Azpeitiko eta Zumaiako bizilagunen iritzia jaso du.

Egoera epidemiko larria duten herrietan neurri murriztaileak jartzea erabaki zuen Eusko Jaurlaritzak, eta neurri horiek indarrean dira ostiralaz geroztik Azkoitian, Azpeitian eta Zumaian. Besteak beste, tabernek eta dendek 21:00etan itxi beharko dituzte ateak, eta ezingo da taldean kirolik egin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide