Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak jakinarazi ditu atzo egin zituzten proben emaitzak, eta datuen arabera, 12.895 proba egin zituzten; PCR eta antigeno proben batura litzateke hori. Horietatik, guztira, 1.212 pertsonak eman zuten emaitza positiboa.
Datuak lurraldeka aztertuta, atzo ere Gipuzkoa izan zen kasu positibo gehien atzeman zituzten gunea; 620 zenbatu zituzten. Bizkaian ere positibo ugari zenbatu zituzten –452–, eta Araban, apalagoak izan ziren datuak: 136 positibo hauteman zituzten lurralde horretan.
COVID-19 gaitzaren ondorioz, 61 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta gaur-gaurkoz, gaitz hori duten 71 pertsona Zainketa Intentsiboetako Unitatean (ZIU) daude. Osakidetzak astelehenean eguneratuko ditu udalerrikako datuak.
Nafarroan, aldiz, 497 kasu positibo berri zenbatu zituzten atzo, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (ISPLN) emandako datuen arabera; 3.848 proba egin zituzten PCR eta antigenoen test bidez, eta %12,9 positiboak izan ziren.