Sara Zozaya eta Ro taldea igandean Mataideixen ematekoak ziren kontzertuak bertan behera utzi dituzte

Andoni Elduaien 2020ko urr. 24a, 08:30

Sara Zozaya bakarlaria. (Argazkia: Sara Zozaya)

Matadero Ekintzak taldeak herriaren egungo osasun egoera hartu du kontuan kontzertuak bertan behera uzteko.

Igandean, Sara Zozaya bakarlaria eta Azkoitiko Ro musika taldea Matadeixen eskaintzekoak ziren kontzertua bertan behera utzi dute Matadero Ekintzako taldeko antolatzaileek. Honela azaldu dute: "Bizi dugun egoera zoro honen eraginez, Sara Zozayaren eta Ro taldearen kontzertua bertan behera uzteko erabakia hartu dugu". 

Igandeko bi kontzertuetarako sarrera guztiak salduta zeudela jakinarazi zuten sare sozialen bidez Matadeiko kideek. Antolatzaileek adierazi dute, e-postatik sarrera erosteko harremana egin zutenei mezu bat bidaliko dietela, kontzertuak bertan behera uzteko erabakiaren berri emateko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide