Garbiguneak neguko ordutegia izango du astelehenetik aurrera

Aitziber Arzallus 2020ko urr. 23a, 09:00

Azkoitiko Garbigunea.

Astegunetan, 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 17:30era egongo da zabalik; eta larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara.

Igande goizaldean izango da neguko ordu aldaketa, eta astelehenetik aurrera, neguko ordutegia izango du Garbiguneak ere. Goizetan, orain arteko ordutegi bera izango du: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara egongo da irekieta, eta larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara. Arratsaldeko ordutegia izango da aldatuko dutena: astelehenetik aurrera, 15:30etik 17:30era egongo da zabalik; orain arte 17:00etatik 19:00etara egoten zen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide