Nafarroako erresumaren azken egiturak suntsitu zirela 400 urte bete direla oroitzeko, Elosun elkartu ziren herenegun Urola eskualdeko eta Debagoieneko sei talde. Elosun zegoen Iriaun gazteluaren inguruan elkartu zirenek azaldu zuten, "benetako historia ongi ezagutzea eta ezagutaraztea nahi" dutela. Horren harira, Elosun egin zuten agerraldia "lehen urratsa" izan daitekeela azaldu zuten.
Elosun elkartu ziren Azkoitiko Ixaun taldea, Azpeitiko eta Zestoako Napar Zuzterrak, Arrasateko Zuztarrak Errotuz taldea, Bergarako Nabarraldeko elkartea, Oñatiko Nabarkideak taldea eta Eskoriatzako Atxorrotx. Izan ere, Elosun egon zen nafar jatorriko Iriaun gazteluaren inguruan bildu ziren talde guztietako ordezkariak. "Aurretik ez genuen denok elkar ezagutzen, baina iruditzen zaigu denon arteko sare bat antolatzea interesgarria izan daitekeela. Gaurkoa lehen urrats bat da, asmo eta proposamen berrietara irekiak gaude", eman zuten azalpena.