Txikito presoari babesa adierazteko elkarretaratzea egingo dute bihar, plazan

Maxixatzen.eus

19:30ean egingo dute presoa babesteko elkarretaratzea, Azkoitiko plazan.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak deituta, bihar, osteguna, elkarretaratzea egingo dute herriko plazan Iñaki Bilbao Goikoetxea Txikito preso lezamarra babesa adierazteko. 19:30erako deitu dute kontzentrazioa, eta enkartelada egingo dute irailaren 9tik gose eta greba mugagabean dagoen presoagatik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide