Azkoitia Lagunkoiak bihar, urriak 21, egingo du hil honetako bilera. Bilkura Elkarguneko Zeharkako aretoan egingo dute, 18:00etan. Ohi bezala, bilera irekia izango da. Pertsona guztien eta bereziki pertsona nagusien bizi kalitatea hobetzeko ekarpena egin nahi duten herritar guztiek parte hartu ahal izango dute topaketan.