Zazpi positibo berri hauteman dituzte Azkoitian

Ihintza Elustondo 2020ko urr. 16a, 13:43

Azken zazpi egunetan 67 positibo zenbatu dituzte herrian eta Azkoitia da oraindik ere 100.000 biztanleko hamalau eguneko tasarik altuena duen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herria: 975,89. Eskualdean, guztira, 56 positibo atzeman zituzten atzo; Gipuzkoan, berriz, 370.

Herenegun bakarra zenbatu ostean, atzo SARS-CoV-2 birusaren beste zazpi positibo atzeman zituen Osakidetzak Azkoitian. Azken zazpi egunetan 67 positibo hauteman dituzte herrian eta Azkoitia da oraindik ere 100.000 biztanleko hamalau eguneko tasarik altuena duen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herria: 975,89.

Urola Kostan, guztira, 56 positibo atzeman dituzte azken orduetan: Azpeitian 27, Zumaian 11, Azkoitian zazpi, Zestoan lau, Errezilen hiru eta Zarautzen eta Aian bina. Aizarnazabalen, Beizaman, Getarian eta Orion, berriz, ez dute kasurik zenbatu.

Datuak, lurraldeka

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 11.263 PCR proba egin zituzten atzo, eta horietatik 828k eman zuten emaitza positiboa. Gipuzkoan zenbatu zituzten kasu gehien –370–; Bizkaian 329 kasu positibo atzeman zituzten, eta 116 Araban. COVID-19 gaitzaren ondorioz, 40 pertsona ospitaleratu ziren atzo hiru lurralde horietan, eta, guztira, 50 pertsona daude ZIUn.

Nafarroan igo egin da azken orduetan atzemandako positiboen kopurua; 523 kasu berri detektatu dituzte. Egindako 3.477 PCR kasuen %15ek eman dute positibo.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide