Ardaxe hitzak iskanbila edo zarata sortzea esan nahi du. Honela erabili ohi da:
- Azkoitiko hizkeran: "Patxik eta Anttonek atzo pelota kontun hitz eitten hasi ta azkenin hasarraute ikeraarrizko ardaxe euki zeben".
- Euskara batuan: "Patxi eta Antton pilotari buruz hasi ziren hitz egiten atzo, eta azkenean haserretuta ikaragarrizko iskanbila sortu zuten".
Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.