Datorren asteartean, urriak 20, Espainiako Vuelta Azkoititik pasatuko da, eta ondorioz, txirrindulari probak aldaketak eragingo ditu herriko trafikoan. Lasterketaren abiaduraren arabera, 14:53 eta 15:04 artean espero da Espainiako Vuelta Azkoititik pasatzea. Azkoititik Zumarragara joango da tropela, eta horregatik, Azkoitia eta Zumarraga lotzen dituen GI-631 errepidea 14:00etan itxiko egingo dute.
Azkoitiko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, bi norabideetan moztuko dute bidea trafikoarentzat, eta udalerritik irteteko aukera bakarra Azkarateko bidea izango da, izan ere lasterketa Azpeitia aldetik iritsiko da Azkoitira. Udaltzaingoaren arabera, txirrindularitza probak ez du eraginik izango herri barruko errepideetan. Txirrindulariak pasatakoan, trafikoa normaltasunera itzuliko dela jakinarazi du udaltzaingoak.