Euskal Trenbide Sareak zuzendari berria du: Ernesto Martinez de Cabredo (Azkoitia, 1961). Joan zen astelehenean bildu zen erakunde horren Administrazio Kontseilua, eta han izendatu zuten azkoitiarra zuzendari.
Martinez de Cabredok Aitor Garitano ordezkatuko du zuzendari postuan. Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari atxikitako zuzendaritza da azkoitiarrak hartu duena, eta Iñaki Arriola da haren sailburua.
Uraren Euskal Agentziaren zuzendaria izan da Martinez de Cabredo 2016ko abendutik oraintsu arte. Maxixatzenek duela hilabete batzuk, URA erakundeko zuzendari zela, hari aldizkarirako egin zion elkarrizketa honako lotura honetan irakur daiteke.
Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniaritza ikasketak gauzatu zituen Martinez de Cabredok Kantabrian. Eraikuntza sektorean jardun zuen gero lanean urte askoan, eta 2016an, URA erakundeko zuzendari izendatu zutenean, egin zuen esparru publikora jauzi.