Sarek deituta, argazki jendetsua atera dute gaur eguerdian Balda plazan, euskal presoen, iheslarien eta deportatuen etxeratzea eskatzeko. Izan ere, #650Tontor egitasmoa zuen antolatuta Sarek gaurko, baina, eguraldi kaskarra iragarrita zegoenez, bertan behera utzi behar izan dituzte Euskal Herriko hainbat txokotan egitekoak ziren mendi irteerak. Hala ere, gaur egitekoak ziren irteera horiek 2021eko maiatzaren 8ra atzeratu dituzte.