Euskal presoen, iheslarien eta deportatuen etxeratzea eskatzeko, #650Tontor egitasmoa zuen antolatuta Sarek larunbaterako. Eguraldi kaskarra iragarri dutela eta, baina, bertan behera utzi dituzte Euskal Herriko hainbat txokotan egitekoak ziren mendi irteerak. Dena den, atzeratu egin dute data; hain zuzen ere, 2021eko maiatzaren 8an gauzatuko dute, Sarek azaldu duenez.
Mendi irteerak egingo ez badituzte ere, larunbatean herrietan argazkiak ateratzeko deialdiak egin ditu Sarek. Herriz herri aterako dituzte argazkiak; Azkoitian, adibidez, 12:30erako jarri dute hitzordua, Balda plazan.