Zer esan nahi du 'ttanttana' Azkoitiko hitzak?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'kotie ein' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'ttanttana' hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Ttanttana hitzak txarrastada esan nahi du. Honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Kafiei botaixozu patxaran ttanttana, faorez".
  • Euskara batuan: "Botaiozu kafeari patxaran txarrastada, mesedez".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide