Iraitz Otaño azkoitiarrak Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkide kargua hartu du gaur, asteartea. 2015etik Azkoitiko Udalean EH Bilduko zinegotzia eta bozeramailea da Otaño, eta gaurtik aurrera batzarkide ere izango da Deba-Urola hauteskunde barrutiari dagokion ordezkaritza osatuz. Hain zuzen ere, Gipuzkoako Batzar Nagusietan Mikel Biain oñatiarrak utzitako lekua beteko du azkoitiarrak, eta honako batzorde hauetan parte hartuko du: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Batzordean, Hizkuntza Berdintasuneko Batzordean eta Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Batzordea.
Antropologian graduatua da Otaño, eta gaur egun Euskararen jabekuntza, kudeaketa eta hizkuntza praktikak XIX. mendean masterra egiten ari da.