Zabalik da Gobernuz Kanpoko Erakundeek dirulaguntzak eskatzeko epea

Olaia Juaristi

Udalak 60.000 euro bideratuko ditu garapen bidean dauden herrialdeetako bizilagunen egoera hobetzeko programetara nahiz herrialde horietan bizi duten egoerarekiko kontzientzia piztea xede duten egitasmoetara. Eskaera aurkezteko azken eguna urriaren 26a da. 

Azkoitiko Udalak zabalik du Gobernuz Kanpoko Erakundeei zuzendutako dirulaguntzen eskaera epea. Laguntza eska daiteke garapen bidean dauden herrialdeetako bizilagunen baldintza sozial, ekonomiko eta kulturalak hobetzeko helburua duten programak lantzeko edota herrialde horietako errealitatearekiko eta egoera hori sortzen duten arrazoiekiko herritarren interesa piztu dezaketen ekintzak gauzatzeko.

Udalak 60.000 euro bideratuko ditu laguntzetara. Ezinbestekoa da laguntza jaso ahal izateko eskatzailea Euskadin edo Nafarroan erroldatuta izatea eta GKEaren egoitza soziala Azkoitian bertan edo Urola bailaran izatea.

Eskaera aurkezteko azken eguna urriaren 26a da; online egin daiteke Azkoitiko Udalaren webgunearen bitartez, tramiteen atalean sartuta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide