Asteartean hasiko ditu entrenamenduak Ttipi-Ttapa taldeak

Andoni Elduaien 2020ko ira. 27a, 08:30

Ttipi-Ttapak dei egin die herriko emakumeei, korrika taldean egiteko. Astearteetan era ostegunetan egingo dituzte entrenamenduak, goizez eta arratsaldez.

Datorren asteartean, irailak 29, hasiko ditu entrenamenduak Ttipi-Ttapa emakumen korrika taldeak. Elkargune sarrerako atearen kanpoko aldean elkartuko dira korrikalariak, eta orain arte taldean parte hartu gabeko emakumeak gonbidatu dituzte lehen entrenamenduan parte hartzera.

Astearteetan eta ostegunetan egingo dituzte entrenamenduak aurten ere, goizez eta arratsaldez. Goizeko entrenamendua Aitor Zulaikak zuzenduko du, 09:15etik 10:15era bitartean. Arratsaldeko korrika saioa, berriz, Jose Antonio Zulaikak lagunduta egingo dute korrikalariek, 18:00etatik 19:00etara.

Ttipi-Ttapa taldeko kideek jakinarazi dute korrika saioaren ondoren luzaketak egingo dituztela Elkargunean, baina horretarako Elkarguneko araudia jarraitu beharko dutela. Elkargune barruan luzaketak egiteko, norberak bere esterilla edota eskuoihala eraman beharko du entrenamendura, betiere maskara jantzita.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide