Zer esan nahi du 'kotie ein' Azkoitiko adierak?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'txankamalue' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'kotie ein' adiera aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Kotie ein adierak jokoan zorte handia edukitzea esan nahi du. Honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Kotie ein det aurtene tabernaixen Gabonetako karta jokun".
  • Euskara batuan: "Zorte handia izan dut aurten ere tabernariek Gabonetan egiten duten karta jokoan".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide