'En busca de Summerland' eta 'Bihurri, jauretxetik kale gorrira' filmak ikusgai asteburuan, Baztartxon

Andoni Elduaien 2020ko irailaren 23a

Bi filmak ohiko ordutegian eskainiko dituzte Baztartxo antzokian.

Asteburuan bi film eskainiko dituzte, Baztartxo antzokian: helduentzako En busca de Summerland eta haurrentzako Bihurri, jauretxetik kale gorrira filmak. Ostiralean eta zapatuan 22:00etan, igandean 19:30ean eta astelehenean –ikuslearen eguna– 20:00etan eskainiko dute En busca de Summerland filma. Bihurri, jauretxetik kale gorrira haurrentzako euskarazko filma, berriz, igandean 17:00etan hasiko da.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

En busca de Summerland filma

Bihurri, jauretxetik kale gorrira filma

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide