Alesonek gaur ekin dio GR 11 ibilbideari, aniztasun funtzionala dutenen alde

Aitziber Arzallus 2020ko ira. 15a, 15:58

Imanol Aleson mendi korrikalari azkoitiarra, GR 11 ibilbidea hasi aurretik. (Marea Urdina)

'GR 11 Urdina' egitasmoaren baitan, Cap de Creusetik (Girona, Herrialde Katalanak) Higer lurmuturrera (Hondarribia, Gipuzkoa) arteko ibilbidea egingo du mendi korrikalari azkoitiarrak. Gaur goizean ekin dio ibilbideari, eta hamahiru etaparen ostean, hilaren 27an iritsiko da helmugara. Alesonek eta Marea Urdina elkarteak elkarlanean antolatu dute egitasmoa, herritarrak aniztasun funtzionalen inguruan sentsibilizatzeko helburuarekin.

Abian da GR 11 Urdina egitasmoa. Imanol Aleson mendi korrikalari azkoitiarra gaur abiatu da Cap de Creusetik (Girona, Herrialde Katalanak), eta ondo bidean, hilaren 27an iritsiko da Higer lurmuturrera (Hondarribia, Gipuzkoa), 850 kilometroko GR 11 ibilbidea eginda. Kirolari azkoitiarrak eta Marea Urdina elkarteak elkarlanean antolatu duten egitasmoa da GR 11 Urdina, herritarrak aniztasun funtzionalen inguruan sentsibilizatzeko helburuarekin. Alesonek hamahiru etapatan gauzatuko du ibilbidea, eta etapa bakoitzak aniztasun funtzional bat irudikatuko du. Marea Urdinaren orrialdean irakur daiteke egitasmoari buruzko informazio guztia.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide