Takarra hitzak hiru adiera ditu gure herrian, eta hona hemen hiru kasuak azalduta:
Lehen kasuan, ukimenari lotuta, takarra hitzak latza esan nahi du. Adibidez, honela erabili daiteke lehen kasu honetan:
- Azkoitiko hizkeran: "Esku oso takarrak dauzke, beti krema berezixe erosi beher izeteu".
- Euskara batuan: "Esku oso latzak ditu, beti krema berezia erosi behar izaten du".
Bigarren kasuan, berriz, abilezia gutxiko pertsona dela adierazteko erabili daiteke takarra hitza. Adibidez:
- Azkoitiko hizkeran: "Hi takarra haiz lan hauek eitteko!".
- Euskara batuan: "Hik abileziarik ez duk lan hauek egiteko!".
Hirugarren eta azken kasuan, berriz, izaeraz zakarra den pertsonari zuzentzeko erabili daiteke takarra hitza. Hona hemen kasua aurkeztuta:
- Azkoitiko hizkeran: "Inork eztu nahi iziten beakin jolas eittie; oso takarra da".
- Euskara batuan: "Inork ez du nahi izaten berarekin jolas egitea; oso zakarra da".
Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.