828 koronabirus kasu atzeman dituzte azken orduetan Hego Euskal Herrian

Anartz Izagirre 2020ko abu. 30a, 15:40

Beste egun batez, kasu gehien Bizkaian zenbatu dituzte, 359. Asteburua izanik, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ez du herriz herriko daturik eman.

Atzo baino 199 kasu gutxiago zenbatu dituzte azken 24 orduetan Hego Euskal Herrian. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak adierazi duenez, 359 kasu zenbatu dituzte Bizkaian, 182 Gipuzkoan eta 128 Araban. Horrez gain, hiru lurralde horietatik kanpo bizi diren lau pertsonak eman dute positibo PCR proban. Bestalde, Nafarroako Osasun Publikorako Institutuak 155 kasu hauteman ditu Nafarroan.

Lau lurralde horietan, guztira, 9.056 PCR proba egin zituzten atzo, herenegun baino 2.979 kasu gutxiago. Ospitaleratutakoei dagokienez, berriz, 41 izan ziren atzo Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Horrez gain, Nafarroako Foru Gobernuak jakinarazi duenez, pertsona bat hil da azken 24 orduetan Nafarroan koronabirusaren ondorioz. Asteburua izanik, Osakidetzak ez du herriz herriko daturik eman, eta astelehenean jakinaraziko dute ostiraletik igandera bitartean herriz herri zenbat kasu berri izan diren.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide