Azken 24 orduetan Azkoitian agertutako kasuaz gain, Zarautzen sei positibo izan dira, Orion, Azpeitian eta Zumaian bina, eta Aian, Aizarnazabalen eta Zestoan bana.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan igoera nabarmena izan da atzoko datuekin alderatuta. Izan ere, 477tik 700era igo da PCR proban positibo eman dutenen kopurua: 363 Bizkaian, 215 Gipuzkoan eta 96 Araban. Gainera, hiru lurralde horietatik kanpo bizi diren 26 lagunek ere eman dute positibo proban. Atzo, guztira, 8.355 proba egin zituen Osasun Sailak, bezperan baino ia 3.000 gehiago.
Ospitaleratutako gaixoen kopurua, aldiz, jaitsi egin da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: 205 ziren atzo eta gaur 197 dira. ZIUn dauden lagunak, ordea, 30 dira, atzo baino bat gehiago.