Eusko Jaurlaritzak osasun larrialdi egoera ezarri du, eta besteak beste, igerilekuetako erabilerari mugak ezarri dizkio. Azkoitiko Udalak azaldu duenez, kanpoko nahiz barruko igerilekuetan ezingo da edukieraren %60a gainditu, eta gainera, erabiltzaile bakoitzak egunean, gehienez, hiru ordu pasatu ahal izango ditu azpiegitura horietan.
Udalak azaldu duenez, Elkargunearen webgunean ikus daiteke kanpoko igerilekuan lekurik ba al dagoen: "Semaforo bat ageri da, eta bertara joan aurretik, denbora errealean jakin daiteke tokirik badagoen edo ez".
Beste hainbat neurri ere hartu ditu Jaurlaritzak, eta horiek honako albiste honetan irakur daitezke.