Kalean hamar lagun baino gehiago ez biltzeko muga gomendio dela azaldu du Eusko Jaurlaritzak

Gorka Zabaleta 2020ko abu. 20a, 10:41

Uriarte, Tapia eta Murga astearteko agerraldian.

Koronabirusari aurre egiteko neurriak zorroztu zituen asteartean Eusko Jaurlaritzak. Jende pilaketak saihesteko asmoz hainbat neurri hartu ditu erakundeak, baina kaleko pilaketei dagokienez, aldaketa egin du: debekua zena gomendioa da orain.

COVID-19ari aurre egiteko neurri zorrotzagoak iragarri zituen Eusko Jaurlaritzak asteartean, batez ere jende pilaketak murrizteko asmoz. Aginduan ñabardura bat egin du kaleko pilaketei dagokienez: debeku zena gomendio da orain.

Gainontzeko debekuak iragarri bezala mantendu ditu erakundeak: tabernetan, jatetxeetan edota elkarte gastronomikoetan ezingo dira hamar pertsona baino gehiago elkarrekin egon. Federatu gabeko kirol jardueretan eta turismo jardueretan ere debekua mantendu dute. Gainera, aisialdi eremuetarako bisitak gehienez hamar pertsonak osatutako taldeetan egin ahal izango dira.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide