Beste lau kasu positibo azken orduetan

Julene Frantzesena 2020ko abu. 12a, 13:03

Azken zazpi egunetako PCR proben emaitzei erreparatuta, berriz, hamahiru kasu atzeman dituzte herrian. Azpeitian ere gora egin dute koronabirus kasuek gaur: beste hiru kasu zenbatu dituzte.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak lau koronabirus kasu positibo detektatu ditu azken orduetan Azkoitian. Azken zazpi egunetako PCR proben emaitzei erreparatuta, berriz, hamahiru kasu atzeman dituzte herrian. Azpeitian ere gora egin dute koronabirus kasuek gaur: beste hiru kasu zenbatu dituzte han –zortzi kasu azken zazpi egunetan–. Urola Kosta eskualdeko beste herrietan ez dute kasurik atzeman azken orduetan. 

Arabari, Bizkaiari eta Gipuzkoari dagokienez,  354 koronabirus kasu detektatu ditu Osasun Sailak astelehenetik asteartera bitartean. Azken egunetako gisan, Bizkaian izan dira kasu gehien –223 kasu–. Dena den, Araban ere nabarmena izan da igoera, 72 kasu zenbatu dituztelako. Gipuzkoan, berriz, PCR proben arabera 53 kasu positibo izan dira azken orduetan. Osasun Sailaren datuen arabera, beste bederatzi kasu positibo ere detektatu dituzte. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide