Joan zen astean koronabirusaren bi kasu positibo zenbatu zituen Osasun Sailak Azkoitian, eta ostiraletik atzora artean beste bi atzeman ditu. Hain zuzen ere, ostiralean eta atzo bana. Orotara, lau koronabirus kasu izan dira Azpeitian joan zen abuztuaren 4az geroztik.
Asteburuetan ez ditu herriz herriko datuak ematen Osakidetzak, baina gaur kaleratu ditu horiek azaltzen dituen txostena, eta Urola Kostan hamalau koronabirus kasu berri atzema dituzte azken hiru egunetan: Azkoitiko bi kasuez gain, Getarian lau, Azpeitian hiru, Zarautzen bi, Zumaian bi eta Zestoan bat.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 1.085 kasu berri zenbatu dituzte ostiralean, larunbatean eta igandean, eta 16.913 PCR proba egin dituzte guztira. Positibo berri horietatik 168 Araban atzeman dituzte, 713 Bizkaian eta 177 Gipuzkoan. Gainontzeko 27ak lurralde horietatik kanpo bizi diren pertsonak dira.