Iban Larrañaga Azkoitiko erremontistak ez du XXXVII. Buruz Buruko Erremonte Txapelketa nagusian parte hartuko. Izan ere, gaur, zapatua, Juanenea 30-13 nagusitu zaio azkoitiarrari B mailako finalean, eta txapelketa nagusian aritzeko txartela ostu dio. Larrañagari hasieratik egin dio ihes partidak, eta Saldiaseko (Nafarroa) erremontistak aukera guztiak aprobetxatu ditu partida irabazteko.