XXXVII. Buruz Buruko Erremonte Txapelketa aurkeztu dute gaur, ostirala, Hernaniko (Gipuzkoa) Galarreta frontoian, eta Iban Larrañaga azkoitiarrak txapelketan leihatzeko txartela du jokoan biharko partidan. Izan ere, bihar, zapatua, B mailako erremontisten finala jokatuko du Larrañagak Juanenearen aurka, eta bietako batek soilik izango du A mailako erremontistekin txapelketan lehiatzeko aukera.
Partida irabazten duen erremontistak final laurdeneko ligaxka jokatuko du Ansa II.aren eta Goikoetxea V.aren aurka abuztuaren 13an, 15ean eta 20an. Ligaxka horretan lehen postuan gelditzen denak, berriz, finalaurreko ligaxka jokatu ahal izango du Barrenetxea IV.aren, Urrizaren eta Endikaren aurka —abuztuaren 22an, 27an eta 29an eta irailaren 3an, 5ean eta 12an izango dira partida horiek—. Txapelketaren finalaurrekoa, berriz, irailaren 19an izango da, eta finala, irailaren 26an.