Koronabirus kasu berri bat zenbatu dute Azkoitian

Anartz Izagirre 2020ko abu. 5a, 13:04

Eskualdeko datuei erreparatuz, Azkoitian eta Azpeitian kasu bana zenbatu du Osasun Sailak, eta Zarautzen beste bat. Guztira, 241 kasu izan dira azken orduetan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak adierazi duenez, hiru dira azken orduetan eskualdean hautemandako koronabirus kasu berriak; izan ere, Azkoitian, Azpeitian eta Zarautzen kasu bana atzeman dute. Eskualdeko gainontzeko herrietan, berriz, ez da kasu berririk izan. Atzoko datuei erreparatuz, Azkoitian ez zuten positibo berririk zenbatu, baina bai duela bi egun.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, guztira, 241 kasu hauteman dituzte azken 24 orduetan; horietatik 155 Bizkaian izan dira, 58 Araban eta 26 Gipuzkoan. Hiru lurraldeetan ospitaleratuta dauden gaixoak 57 dira, eta birusaren birsorkuntza tasa, berriz, 1,26koa da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide