Zein da 'ekumille' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Olaia Juaristi

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean 'erretaturekue' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'ekumille' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Ekumille hitzak ukabila esan nahi du eta, adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: "Lurrea eroitte ekumille dana
    urraute ekarri zun".
  • Euskara batuan: "Lurrera erorita ukabila dena urratuta ekarri zuen".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide