Azkoitia txartelarekin erosketak egiten dituztenen artean hainbat sarrera zozkatuko dituzte

Olaia Juaristi

Baztartxo antzokia.

Herriko hainbat kultur jardunaldiz gozatzeko sarrera bikoitzak zozkatuko ditu Herrixenek datorren hilean, Kulturaz blai izeneko kanpainaren baitan.

Herrixen Azkoitiko merkatari elkarteak hainbat sarrera banatuko ditu, Kulturaz blai lemapean. Abuztuan Azkoitia txartelarekin herriko saltokietan erosketak egiten dituzten herritarren artean egingo dute zozka. Besteak beste, antzerki, kontzertu, pilota eta zinema emanaldietara joateko sarrera bikoitzak zozkatuko dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide