Merkataritza hondakinen bilketaren ordutegian aldaketak izango dira uztailaren 30ean eta 31n nahiz abuztuaren 1ean. Hain zuzen ere, ostegunean, uztailaren 30ean, errefusa jasoko dute 10:00etan. Uztailaren 31n, berriz, organikoa bilduko dute 09:00etan eta papera nahiz kartoia 10:00etan. Eta abuztuaren 1ean organikoa zein errefusa jasoko dituzte 10:00etan.
Bestalde, abuztua iristearekin, Azpeitiko eta Azkoitiko Garbiguneetan ordutegi aldaketak izango dira. Azpeitiko Lapatxen kokatuta dagoen Garbigunea astegunetan soilik zabalduko dute abuztuaren 3tik 31ra bitartean; 08:00etatik 13:00etara izango da irekita. Azkoitiko Garbigunea, berriz, goizez soilik zabalduko dute abuztuaren 3tik 31ra bitartean: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara; eta zapatuetan 10:00etatik 13:00etara.