Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak eman du agindua gaur, zapatua. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udalekuak zein eguneko zentroak ixteko eta adinekoen egoitzetako egoiliarren irteerak murrizteko agindua eman du Jaurlaritzak. Erabaki horrek, beraz, eragina izango du Azkoitiko San Jose egoitzan eta eguneko zentroan.
Jaurlaritzak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin batera hartu du erabakia "osasun gomendioei jarraituz". Adinekoen egoitzetako egoiliarren irteerak murriztu egingo dituzte. Gainera, senitartekoen edo lagunen bisitak ere mugatu egin dituzte; neurri berriak iragarri arte kanpotik bisitari bakar batek izango du egoitzara sartzeko aukera.
Era berean, Jaurlaritzak azaldu du Eudelekin batera udalekuak aldi baterako ixteko erabakia hartu duela. Osasun sailak jakinarazi du "prebentzio neurriak" direla gaur hartu dituztenak, eta datozen egunetan berrikusiko dituztela.