Erabil daitezke jada Elkarguneko padel pista eta rokodromoa ezarritako segurtasun neurriak beteta. Instalazio bakoitzean aldi berean gehienez lau erabiltzaile egon daitezke, eta erreserba bidez hartu beharko da tokia. Erreserbak www.elkarguneazkoitia.eus atarian egin daitezke 'erreserbak' estekan klikatuz.
Sarreran bazkide txartela eskatuko da, eta nahitaezkoa izango da maskara eramatea eta eskuak garbitzea. Kirola egiteko unean bakarrik kendu ahalko da musukoa.
Datorren astelehenetik aurrera, beste zenbait gela ere zabalduko dituzte, besteak beste, ikasgela. Gune guztietan edukiera kontrolatuko dute.