Zein da 'kixkeldu,' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Olaia Juaristi

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean 'ixipue' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'kixkeldu' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Kixkeldu hitzak erre esan nahi du eta, adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: ""Euzkitten eonin ixe kixkeldu nitzen".
  • Euskara batuan: "Eguzkitan egonean ia erre nintzen".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide