Ogi artisaua gai hartuta Urola Gustagarriren barruko saioa egin zuten atzo arratsaldean, Azpeitiko Azoka Plazan. Berezia izan zen saioa, izan ere aurrez izena eman zuen jendeak etxetik jarraitu zuen streaming bidez. Hiru okinek parte hartu zuten: Azkoitiko Mokoroak eta Errezilgo Solakak eta Irure Txikik. Horiez gainera, Aitziber Aizpuru nutrizionistak zuzeneko solasaldia eskaini zuen. Ogi artisauaz, lehengaiez, ekoizpen prozesuaz eta ogiaren propietateez hitz egin zuten atzoko solasaldian.