Hamar neska mutilek hartu dute parte udaleko Gazteria sailak antolatutako robotika ikastaroan. Gaur, azken eguna zela eta, neska-mutilek gurasoak eta senideak gonbidatu dituzte astean zehar garatutako robotak erakusteko.
Besteak beste, programazioa landu dute ikastaroan eta gaur proban jarri dituzte egindako gailuak. Emaitza ikusita pozik agertu dira gaztetxoak. Sonia Vazquez Gazteria zinegotziak gaurko saioan parte hartu du, "haurren teknologia eta zientziarekiko zaletasunari babesa" emateko. Aurrera begira horrelako ekimen gehiago bultzatzeko asmoa azaldu du hark.
Argazkiak: Azkoitiko Udala