Datorren astelehenean, uztailak 6, Azkoitiko KZguneak ateak zabalduko ditu berriz. Zerbitzua arratsaldez bakarrik emango dute eta hezitzaileak gidatuko du saioa. Goizetan, ordea, zerbitzua ez da erabilgarri egongo momentuz.
Informazio orokorra eskuratu ahalko da KZgunean, eta BakQ eta Metapost bezalako izapideak ere erabilgarri egongo dira. Halaber, aurrez aurreko tutoretzak eta hogei minutuko nabigazioa ere egin ahal izango da bulegoan.
Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da eta sarreran eskuak garbitzea ere bai. Edozertarako, hitzordua hartu beharko da 945-01 61 00 telefonora deituta. Edozein izapide sinatu ahal izateko, gainera, bakoitzak bere boligrafoa eraman beharko du.