EH Bilduk ekitaldia egingo du datorren ostegunean, Balda plazan

Maxixatzen.eus 2020ko uzt. 2a, 08:30

Ezkerrean, Aizpurua; eskuinean, Kortajarena. (Argazkia: EH Bildu)

Balda plazan egingo du ekitaldia koalizioak, 19:00etan hasita. 

Uztailaren 12an egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen kanpaina martxan da eta datorren ostegunean, uztailak 9, EH Bilduk ekitaldia egingo du Azkoitiko Balda plazan, 19:00etan hasita.

Koalizioko kide diren Nerea Kortajarena legebiltzarkideak eta Mertxe Aizpurua Espainiako Gorteetako parlamentariak parte hartuko dute Azkoitiko ekitaldian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide