Osasun krisia agertu baino lehen, Azkoitia Lagunkoiak hilean behin antolatzen zituen bilera irekiak Elkargunean. Egoera dela eta, lan bilerak aldi baterako etenda daude, eta irailean hasiko dira berriro dinamika horrekin. Bestalde, gauza bera gertatuko da Mugiment kirol orientazio zerbitzuarekin ere. Bi egitasmoak, beraz, etenda daude oraingoz, eta uda ondoren berreskuratuko dira.
Bi proiektu horiek pertsonen bizi kalitatea hobetzera bideratuta daude, bereziki, pertsona nagusiena. Azkoitia Lagunkoiak hainbat esparru lantzen ditu, besteak beste, etxebizitza, inklusioa, herri partaidetza edota irisgarritasuna. Kirol orientazio zerbitzuaren helburua, berriz, pertsona inaktiboak aktibo bihurtzea da, jarduera fisikoa eta ohitura osasuntsuak sustatuz.