Osasun krisiagatik kaltetutakoei hobariak ezartzeaz eztabaidatuko dute biharko udalbatzarrean

Maxixatzen.eus 2020ko eka. 23a, 10:09

Ohiko osoko bilkura egingo du Udalbatzak bihar, 19:00etan, eta hainbat gai jorratuko dituzte bertan.

Azkoitiko Udalbatzak osoko bilkura egingo du bihar, asteazkena, 19:00etan hasita, udaletxeko bilkura aretoan. Hainbat gai jorratuko dute udalbatzarrean, eta besteak beste, Koronabirusaren krisiagatik bereziki kaltetutakoentzat 2020ko tasetan hobariak ezartzeaz arituko dira. Horrez gain, arau subsidiarioen aldaketari dagokion behin betiko onartutako zenbait eremuren deuseztasun absolutua erabakiko dute.

Hona hemen biharko udalbatzarreko gai zerrenda:

  • Azkoitiko arau subsidiarioen 4. aldaketari dagokion behin betiko onartutako 3. area San Martin, 24. area San Juan eta 25. area Basarte eremuei dagokien behin betiko onespenaren deuseztasun absolutua.
  • 23 H.E. Umantsoro eremuan, Xubi enpresaren lursailaren xehetasun azterlanaren behin betiko onespena.
  • Gazteen alokairuak sustatzeko laguntzak izapidetzeko Azkoitiko Udala eta Azkoitia Lantzen, S.A.ren arteko hitzarmena onestea.
  • 2020ko udaleko aurrekontua gauzatzeko udal arauaren aldaketaren hasierako onespena.
  • COVID-19 gaitzaren krisiagatik bereziki kaltetutako kolektiboentzat 2020ko tasetan aparteko hobariak ezartzeko hasierako onespena.
  • Elkarguneko zerbitzuak indarrean jartzearen ondorioak tasetan.
  • Azkoitiko Udalaren diru-laguntzen oinarri orokor eta espezifiko arautzaileen hasierako onespena.
  • Aurrekontuari buruzko informazioa.
  • Galde-erreguak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide