Bart lapurreta egin dute Kultur Etxeko hainbat solairutan. Bulego eta lokal askotako ateak hautsi eta behartu dituzte lapurrek barrura sartzeko, tartean besteak beste Plaza Ondo jubilatuen elkartea eta Maxixatzenen bulegoa.
Ertzaintzak Maxixatzen.eus-i jakinarazi dionaren arabera, gainera, Kultur Etxearen alboko eraikin batean ere egin dute lapurreta, eta handik dirua eraman dute. Goizean goiz izan da Ertzaintza Kultur Etxea ikuskatzen, eta lapurretaren nondik norakoak ikertzen ari da orain.
Azkoitiko Kultur Etxean herriko hainbat eragilek eta kultur elkartek dute lokala, udalak utzita; jubilatuen elkarteak, Maxixatzenek, Erniarraitz bertsozale elkarteak, Herrixen merkatari elkarteak eta AEK-k, besteak beste. Gainera, beste hainbat zerbitzu ere eskaintzen dira bertan.