Azkoitiko Helduen Eskola publikoan gaur zabaldu dute 2020-2021 ikasturterako matrikula egiteko epea. Ostiralera arte izango da horretarako aukera, Bizenta Mogel kaleko 4. zenbakian. Egunero 10:00etatik 13:30era egin ahal izango da matrikulazioa, eta nahi duenak 943-85 03 99 telefonora ere dei dezake.
Urtero moduan, euskara, etorkinentzat gaztelania nahiz irakurketaren eta idazketaren garapenerako saioak eskainiko dituzte Helduen Eskolan, baita Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua lortzeko nahiz goi mailako zikloetarako sarbide probarako prestaketa saioak ere.