Bueltan da Kutxa Ekoguneak eskaintzen duen Furgobaratza zerbitzua, eta astelehenean irisiko da Azkoitira. Baratze Parkeko erabiltzaileek nahiz erabiltzaile ez diren herritarrek izango dute zerbitzua jasotzeko aukera, 18:00etatik 19:30era bitartean. Baratzerako aholkularitza teknikoa eta gaixotasun zein izurrietarako gomendioak eskainiko ditu Furgobaratzak asteleheneko hitzorduan.